Eibar
0-1 Mestallan
Eibarrek Lehen Mailan jarraitzea bermatu du, Charlesen golari esker
Agentziak | Erredakzioa
Armaginak nagusitu dira Valentziaren etxean, brasildarrak partidako gol bakarra 92. minutuan egin ostean.
-
Sergi Enrich, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Charlesek luzapenean egindako gol batek eman dio garaipena Eibarri Mestallan. Armaginak sendo aritu dira, eta etengabe bilatu dute garaipena Valentziarrek, berriz, ez dute lortu jokoari eurek nahi zuten erritmoa jartzea.
Bi taldeek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina, azkenean, gipuzkoarrek lortu dute, ez baitute inoiz galdu hiru puntuak lortzeko fedea.
Lehen zatia Eibarrena izan da, Mendilibarren taldeak aurrean egindako presioari esker. Valentziarrek arazo ugari izan dituzte baloiari eusteko eta atzetik jokatuta ateratzeko.
Etxeko taldea ez da batere fin aritu. Aurkariaren atzetik ibili dira beti, eta freskotasunik gabe jokatu dute.
Bigarren zatiaren hasieran, Valentziak hobera egin du, eta lehen 45 minutuetan baino askoz ere hobeto aritu dira erasoan. Hala ere, ez dute gol aukera argirik sortu.
Mendilibarren taldeari dagokionez, Eibarren jarrera ez da aldatu. Lehen zatiko jokoari eutsi dio, zelai erdia kontrolpean izan du, eta ez dio gauza askorik egiten utzi Valentziari.
Eta neurketa hutsean amaituko zela ematen zuzenean, Charlesek gola egin du Eibarri hiru puntu oso garrantzitsu emateko. Lehen Mailan jarraitzea bermatzen duten puntuak.
Fitxa teknikoa
0 - Valentzia: Neto, Wass, Gabriel Paulista, Roncaglia, Gayà, Ferran Torres (Carlos Soler, 56. min), Parejo, Coquelin (Rubén Sobrino, 77. min), Guedes (Santi Mina, 83. min), Gameiro eta Rodrigo.
1 - Eibar: Dmitrovic, Rubén Peña (De Blasis, 46. min), Sergio Álvarez, Paulo Oliveira, Cote, Escalante, Jordán, Pedro León (Marc Cardona, 71. min), Orellana, Cucarella eta Sergi Enrich (Charles, 80. min).
Gola: 0-1, 92. min: Charles.