Itxi

Eibar

Gaur, 21:00etan

Eibarrek Europara hurbildu nahi du, Txapeldunen Ligara begira dagoen Getafe gaindituz

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Sevillan irabazita zirudien partida berdintzeak emandako kolpea ahaztu nahi dute. Pedro Leonek medikuaren sendagiria dauka jada, eta baliteke minutu batzuk jokatzea.

  • Pedro Leon, Getaferen aurkako partida batean

    Pedro Leon, Getaferen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Eibarrek eta Getafek buruan Europa dutela neurtuko dituzte indarrak gaur Ipuruan iluntzeko 21:00etan, baina helburu ezberdinekin. Armaginek Europako postuetara gehiago gerturatu nahi dute, eta iragan astean Sevillan garaipenak azken minutuetan ihes egin ziela ahaztu. Madrildarrek, berriz, Txapeldunen Ligako postuetan lo egin nahi dute, Sevillak egiten duenaren zain.

Eibarrek etxean jokatuko du, eta horrek lasaitasuna ematen die Jose Luis Mendilibarren jokalariei, aurten etxean puntu mordoa ateratzen ari direlako, kanpoan ez bezala.

Armaginen helburua, Europara hurbiltzeaz gain, jaitsierako postuekiko duten aldea handitzea da.

Eibarrek jaso duen azken albiste ona Pedro Leon dagoeneko jokatzeko moduan dagoela da, eta baliteke ostiralean minutu batzuk zelairatzeko aukera izatea. Jokalariak ez du iazko maiatzetik partidarik jokatu, lesio baten ondorioz.

Bordalasen Getaferi dagokionez, taldea bosgarrena da sailkapenean, eta 35 puntu dauzka 23 jardunaldi jokatu ostean. Bi puntura dauka Sevilla. Andaluziarrak laugarrenak dira, Txapeldunen Ligan jokatzeko eskubidea ematen duen azken postua.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo, Rubén Peña, Arbilla, Bigas, Cote, Orellana, Diop, Jordán, Cucurella, Kike García, eta Enrich.

Getafe: David Soria; Damián Suárez, Djené, Cabrera, Olivera; Foulquier, Arambarri, Maksimovic, Samu Saiz; Jorge Molina eta Mata.

Epailea: Medié Jiménez (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Ipurua.

Ordua: 21.00