Eibar
Sevillan
Eibarrek irabazita izan duen partida galdu du, 10 jokalariren aurka
Agentziak | Erredakzioak
88. minutuan, armaginak 0 eta 2 izan dira aurretik Orrelanak eta Charlesek egindako golei esker. Baina Sevillak partida lau minututan berdindu du, Ben Yedderren eta Sarabiaren bidez.
-
Eibarreko jokalariak, lehen gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Eibarrek 88. Minutuan 0 eta 2 irabazten Joan den partida galdu du Sanchez Pizjuanen, 84. minututik 10 jokalarirekin jokatu behar izan duen Sevillaren aurka. Gainera, armaginek 0 eta 3koa oso gertu izan dute 1 eta 2koa jaso aurretik.
Jose Luis Mendilibarren taldea andaluziarra baino erritmo gehiagorekin hasi du neurketa. Sevilla galduta ibili da zelai erdian eta zalantza asko agertu ditu defentsan. Hori guztia aprobetxatuta, Orellanak aurretik jarri du Eibar 22. minutuan egindako golarekin.
Lehen zatian ez da egoera aldatu, eta kontrola Eibarrek izan du, Sevillak aukera gutxi batzuk izan dituen arren.
Bigarren zatian, etxekoek intentsitate handiagoa eman diote euren jokoari, baina gola Eibarrek egin du berriro. Sevillak huts egin du defentsan eta Charles Diasek 0 eta 2koa egin du baloia buruarekin errematatuz.
Azkenengo minutuetan gauza asko gertatu dira. Epaileak bigarren txartel horia atera dio Banegari eta Sevilla 10 jokalarirekin geratu da. Ondoren, eta Eibarrek 0 eta 3koa oso gertu izan ondoren (gola balio gabe geratu da jokoz kanpokoagatik) Ben Yedderrek 1 eta 2koa egin du 88.ean, eta Pablo Sarabiak 2 eta 2koa luzapenean.
Fitxa teknikoa
2 - Sevilla: Vaclik; Promes, Kjaer, Carriço (Bryan, 74. min), Wöber, Escudero (Jesús Navas, 61. min); Sarabia, Éver Banega, Roque Mesa (Franco Vázquez, 62. min); Ben Yedder eta André Silva.
2 - Eibar: Riesgo; Peña, Arbilla, Ramis (Paulo, 57. min), Cote; Orellana; Diop, Jordán, Cucurella; Charles (Kike, 83. min) eta Enrich (Escalante, 72. min).
Golak: 0-1, 22. min: Orellana. 0-2, 63. min: Charles. 1-2, 88. min: Ben Yedder. 2-2, 92. min: Sarabia.