Eibar
Lesioa
Dmitrovicek zuntz-haustura dauka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atezain serbiarra orain dela gutxi bueltatu zen Eibarreko atepera, pubisean izandako lesioa gainditu ostean.
-
Marko Dmitrovic. Argazkia: EFE
Marko Dmitrovic Eibarreko atezain serbiarrak zuntz-haustura dauka eskuin hankako koadrizeps giharrean. Ondorioz, ezingo du parte hartu talde armaginak Sevillaren aurka asteburu honetan jokatu behar duen partidan. Gainera, litekeena da hori ez izatea jokatu ezingo duen norgehiagoka bakarra.
Balkanetako atezaina urtarrilaren 26an itzuli zen Eibarreko atepera, Asier Riesgoren kaltetan, pubisean izandako lesio batetik atera ostean.
Hasiera batean, aipatu lesio hori ebakuntzarik egin gabe saiatu ziren sendatzen, baina modu horretan hobekuntzarik lortzen ez zuela ikusita, ebakuntza egin zioten joan zen azaroaren 21ean.
Ebakuntza osteko sendatze-prozesuak aurreikusitako epeak bete zituen; alabaina, Riesgok atepean egindako lan onak atzeratu egin zuen Dmitrovicen itzulera atepera. Izan ere, ez zen bueltatu hasierako hamaikakora duela bi astera arte, Leganesen aurka.
Joan zen igandean, Espanyolen kontra (3-0) ere jardun zuen, eta, gainera, meritu handiko geldiketa bat egin zuen lehen zatiaren amaiera aldera.
Parte médico Marko Dmitrovic
— SD Eibar (@SDEibar) 5 de febrero de 2019
Sufre una rotura de fibras en el cuádriceps derecho. El jugador causará baja contra el Sevillahttps://t.co/4SXLzDZLG0 pic.twitter.com/MYeMhINdOn