Eibar
Lesioa
Ramisek distentsioa du eskuin hankako bizeps femoralean
Erredakzioa
Eibar taldeko erdiko defentsa lesionatu egin zen Vila-realen aurkako partidan, eta klubak ez du jakinarazi Ramisek jokatu gabe emango duen epea.
-
Ivan Ramis eta Gerard Moreno, Eibar vs. Vila-real partidan. Argazkia: EFE
Ivan Ramisek distentsioa du eskuin hankako bizeps femoralean, Eibarrek osasun-parte baten bitartez jakitera eman duenez, astelehen honetan. Hala ere, klubak ez du zehaztu Ramisek jokatu gabe emango duen epea.
Talde armagineko erdiko defentsa lesionatu egin zen Vila-realen aurkako igandeko neurketan. Ramisek Ipuruako berdegunea utzi behar izan zuen 65. minutuan, eta Oliveirak ordezkatu zuen.
Eibarrek eskaini duen osaun-parteak dioenez, Ivan Ramisen itzulera jokalariaren eboluzioaren araberakoa izango da.