Itxi

Eibar

Gol zaparrada Ipuruan

Berdinketa mingarria Ipuruan (4-4)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginei ihes egin die garaipenak bigarren zatian 4 eta 2 aurretik joan ostean. Enrich, Morales, Rober Pier, Escalante, Charles (2), Rochina eta Mayoral izan dira golegileak.

  • Morales golegilea eta Riesgo. Argazkia: Efe.

    Morales golegilea eta Riesgo. Argazkia: Efe.

Eibarrek eta Levantek partida bizia jokatu dute Ipuruan. Zortzi gol egin eta aukera mordoa sortu dituzte. Bisitariek azken minutuan lortu dute puntua eman dien gola (4-4).

Eibarrek, ohikoa denez, intentsitate handiz jokatu ditu lehen minutuak, goian presioa eginez eta aurkariari arnasa hartzen utzi barik.

Zortzigarren minutuan, Enrichek lehen gola egin du, Cotek egindako erdiraketa buruarekin errematatuz.

Moralesek arrisku handia sortu du Riesgoren inguruan eta  berak sartu du banakoa, Paulo eta Riesgo gainditu ostean.

Levanteko zaleek poz galanta hartu dute 25. minutuan Rober Pierrek gola egin eta taldea markagailuan aurretiik jarri duenean (1-2).

Lehen zatian etengabe erasoan aritu dira bi taldeak.

Atsedenaldiaren ostean, Escalantek berdinketa lortu du ezkerretik egindako erdiraketa buruz errematatuz.

Handik minutu gutxira, Charlesi penalti argia egin diote, epaileak ez du VAR laguntzaile teknikoaren laguntza eskatu behar izan, eta Charlesek berak jaurti du zigorra, eibartarrak 3-2 aurretik jarriz.

EIBAR GOL EFE

Bukaera zoroa

Levanteri erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Charlesek laugarrena egin du 65. minutuan.

Partida erotu egin da eta Levantek aldea murrixztu du Toño Garciaren jaurtiketa batek Paulo Oliveirari jo eta Riesgoren ate barruan sartu denean.

4 eta 3koarekin hiru puntuak etxean geratuko zirela ematen zuen, baina Paco Lopezen taldeak ez du amore eman eta laugarren gola sartu du 91. minutuan, Mayoralen bitartez.

 

 

Fitxa teknikoa

4 - Eibar: Riesgo; Rubén Peña, Ramis (Arbilla, 82. min), Paulo, Cote; Escalante, Diop; Orellana (De Blasis, 70. min); Charles; Cucurella; Enrich (Kike García, 75. min).

4 - Levante: Oier; Cabaco (Coke, 69. min), Rober Pier, Chema; Jason, Rochina, Campaña, Bardhi, Toño (Boateng, 86. min), Roger (Mayoral, 69. min), Morales.

Golak: 1-0, 7. min: Enrich; 1-1, 9. min: Morales; 1-2, 25. min: Rober Pier; 2-2, 56. min: Escalante; 3-2, 60. min: Charles (penaltiz); 2-4, 64. min: Charles; 3-4, 75. min: Toño; 4-4, 91. min: Mayoral.