Itxi

Eibar

3-0

Gol festa Ipuruan, Eibarrek Madrili irabazten dion historiako lehen norgehiagokan

ERREDAKZIOA

Joko ikuskizun itzela eskaini dute armaginen Real Madrilen aurkako neurketan. Lau partida jarraian irabaztetik zetozen baina Escalante, Enrich eta Garciaren hiru golek jota utzi dituzte.

  • Eibarko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EITB

    Eibarko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EITB

Eibarrek garaipen historikoa erdietsi du Real Madrili irabazita, izan ere, aurrenekoz gailendu zaio talde madrildarrari historian lehen mailan jokatzen duenetik. Nola eta 3-0ekoa eskuratuz eta joko ikuskizuna eskainiz, gainera. Gol festa nagusitu da, beraz, Ipuruan larunbat honetan (3-0).

Abiadurarekin atera nahi zuten madrildarrek baloia lapurtzean, eta arinegi egin ere, jokoz kanpo jausten baitziren; hala ere, horrek ere ez zuen Eibarren defentsa atzeratzea eragin.

16. minutuan, Eibarrek markagailua estreinatu zuen, VARaren epaiaren zain egon behar izan zuten, ordea, gola behar bezala ospatu ahal izateko. Cucurellaren jokaldia ezin hobe burutu zuen Escalantek.

Solari Madrileko entrenatzaile dagoenetik galtzen zegoen lehen aldia izan da hura eta ikustear zegoen talde madrildarrak nola erantzungo zuen.

Merezitako nagusitasunez iritsi dira armaginak, beraz, atsedenaldira. Madrildarrek, ordea, erreflexio unea zuten aurretik teknika eta kalitatea uztartu eta markagailua nola irauli aztertzeko.

Bigarren zatian

Eibarrek argi zuen atsedenaldiaren osteko lehen minutuetan aurkariaren gainean egon behar zutela, itogarri iristeraino eta erdilariiei gorantz igotzen sahiestea.

Solarik ikusi bezain pornto lehen zatiaren antzera arituko zirela, Isco eta Vinicius martxan jarri zituen, zelaira ateratzeko beroketa lanetan.

Baina, armaginek ez zuten segundo bakar bat ere galdu nahi izan eta bigarren gola iritsi zen Enrichen eskutik; Cucurellak sortutako jokaldia izan delarik honakoa ere.

Zurientzat egoera kaxkartzen zihoala zirudienean, Odriozola lesionatu egin da golaren jokaldian eta Carval zelairatu behar izan da bere ordez, 53. minutuan.

Enrichen golaren ostean, Real Madrilek erreakzionatu egin zuen, baina horren aurrean, Mendilibarrenak ez ziren kikildu, eta segidan, Kike Garciak Cucurellaren beste jokaldi ikusgarri bati amaiera eman zion talde madrildarraren atean baloia gurutzatuz eta armaginen hirugarrena eginez.

Eibarrek ez du gupidarik izan eta azken unera arte beste gol baten bila aritu da; madrildarrak berriz, bazirudien Championsen jarri dutela begirada, larunbat honetan Ipuruan bizitzako amesgaiztoa ahalik eta arinen ahaztu nahiean.

Fitxa teknikoa:

3 - Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Oliveira, Ramis, Cote; Orellana (Sergio Alvarez, 82.min), Escalante, Jordan, Cucurella; Enrich (Charles, 73.min), Kike Garcia (De Blassis, 87.min).

0 - Real Madril: Courtois; Odriozola (Carvajal, 53.min), Varane, Ramos, Marcelo; Modric (Isco, 63.min), Kroos, Ceballos; Bale, Benzema, Asensio (Vinicius, 73.min).

Golak: 1-0. 16.min Escalante. 2-0, 51.min, Enrich. 3-0, 55.min: Cucurella.

Epailea: Martinez Munuera.