Eibar
4-0
Eibarrek ezin izan dio Celtaren abileziari eutsi
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Armaginek aurreneko gola jaso dute norgehiagoka hasi bezain pronto Iago Aspasen eskutik, zeinak 36. minutuan balentria bikoitza egin du. Ondoren, Mendezek egin du hirugarrena eta Aspasek laugarrena.
-
Eibarrek ezin izan dio Celtaren abileziari eutsi. Argazkia: EFE
Eibarrek ezin izan dio Celtaren abileziari eutsi, zeinak erabateko nagusitasuna (4-0) sinatu duen markagailuan sekulako zartakoa emanez. Hala ere, armaginek ez diete bidea batere erraz jarri eta ondo aritu diren arren, ez dute asmatzerik izan. Iago Aspasek, berriz, egun ederra izan du bere alde eta bera aitatasuna ezin hobe ospatu du hiru gol eginez.
Garaipen honi esker, Antonio Mohamed entrenatzaile argentinarrak bere postuari eustea lortu du, kolokan baitzegoen partida hau irabaziko ez balu.
Celtak sei jardunaldi zeramatzan irabazi gabe eta hasiera onari eusteari esker, erdietsi du garaipena. Norgehiagoka hasi bezain pronto, hain zuzen ere, bost minutura Boufalek erritmo aldaketa ezarri eta Juancarekin hegalean jokatu, honek erditu eta Aspasek jokaldia burutu gol eder batekin. Riesgo aurreratuta zegoen eta ezin izan da iritsi.
Aurrelari galiziarraren bigarren golak Balaidoseko zaleak lasaitzeko balio izan du, baina, ez, berriz, Eibarren jarrera apaltzeko. Kike Garciaren bi jaurtiketekin iritsi da atsedenaldira, eta bigarren zatiari dagokionez ere aukerak izan dituzte, Enrichen eta Jordanen eskutik. Ez dute asmatzeko aukerarik izan, ordea.
Celtak garaipena ziurtatu du Hugo Malloren kontraeraso bati esker eskumako hegaletik eta Eibarren defentsa tokiz aldatuta zegoela baliatuz, Brais Mendezek egin duen golari esker. Celtak bere eguna zuen: hiru aukera eta hiru gol.
Eibarrek ahultasun puntu bat erakutsi zuen aukerak sortzen jarraitu arren, indar falta atzematen hasia zen Arbilla eta Riesgoren defentsan eta Iago Aspasek birritan pentsatu gabe, horretaz baliatu da Celtaren laugarrena eta bere hirugarrena egiteko Balaidoseko markagailuan lau goleko aldea ezarriz eta Ligako bere zortzigarrena eginez.
Fitxa teknikoa:
4 - Celta: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Junca; Lobotka, Fran Beltran; Brais; Emre Mor (Okay, 74.m), Boufal (Sisto, 81.m); eta Aspas (Eckert, 85.m)
0 - Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Arbilla, Bigas (Sergio Alvarez, m.68), Jose Ángel (Cucurella, m.68); Orellana, Diop, Jordán, De Blasis; Enrich (Charles, m.57) y Kike García
Golak: 1-0, 5.m: Aspas. 2-0, 35.m: Aspas. 3-0, 56.m: Brais Mendez. 4-0, 82.m: Aspas.
Epailea: Gonzalez Gonzalez