Itxi

Eibar

1-1

Eibar nagusi izan den arren, berdinketa erdietsi da derbian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bana bukatu da neurketa Ipuruan, zapore gazi gozoarekin; gozoa Athleticentzat beharrezko puntu bat daramalalako eta gazia Eibarrentzat hobea izan delako norgehiagokan zehar.

  • Pablo de Blasis eta Oscar de Marcos euskal derbian. Argazkia: EFE

    Pablo de Blasis eta Oscar de Marcos euskal derbian. Argazkia: EFE

Eibar eta Athleticek euskal derbia jokatu dute Ipuruan igande honetan, eta berdinketa nagusitu den arren, Jose Luis Mendilibarren taldeak joko hobea eskaini du. Athleticek, berriz, garaipen zaporea hartu dio berdinketari horren beharrezko duen puntua eskuratu baitu.

Bizitasun handiarekin eman diote hasiera biek ala biek norgehiagokari, baina etxekoek erakutsi dute aurkariaren atera hurbiltzeko gaitasun eta aukera gehiago.

Eibarrek Herrerinen atetik hurbil estutzen aritu da eta Athleticek ez zuen hura aldentzeko bidea aurkitzen.

Hala ere, aukerak ere izan dituzte zurigorriek eta Williamsek aukera garbia izan du eta buruarekin jo dio partida hasi eta hamar minutu zirela jokoan.

Etxekoek bestalde, aukera arriskutsuak sortu dituzte, aurkariaren zonaldean eraginkor jokatzen.

VAR-ak 12.minutuan jokoa gelditu eta kamerekin jokaldia berrikusi ostean, penaltia adierazi du armaginen alde.

Charlesek ez du errukirik izan eta gola egin du 16.minutuan, armaginak markagailuaren jabe jarriz.

Minutu gutxi iraungo zuen, ordea, zurigorriek Herrerinen baloi luze batez baliatu eta Williamsek gola egin du, Ipuruan berdinketa ezarriz.

Así se llegó al final, con un empate que supo mejor a los visitantes que a un Eibar que lo intentó todo pero no tuvo puntería.

Gauzak horrela, Eibar nagusi izan den arren, berdinketa erdietsi da derbian eta euskal taldeek puntu bana banatu dute.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Cote; Diop, Jordan; Orellana, Charles (Kike Garcia, 64.min), De Blasis (Cucurella, 84.min); eta Enrich.

1 - Athletic: Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez (Nolaskoain, 92.min), Muniain (San Jose, 65.min); Raul Garcia, Williams (Susaeta, 82, min) eta Aduriz.

Golak: 1-0, 16.min, Charles, penaltiz. 1-1, 21.min: Williams

Epailea: Gil Manzano.