Itxi

Eibar

1-3

Sevillaren aurka galdu du Eibarrek, Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Jordanen gola, 99. minutuan, ez da nahikoa izan andaluziarren nagusitasunaren aurrean. Andre Silvk eta Banegak, bat penaltiz, egin dituzte kanpokoen golak.

  • Eibar 1 - Sevilla 3 / EFE.

    Eibar 1 - Sevilla 3 / EFE.

Eibarrek porrota jaso du Ipuruan, Sevillaren aurka, Santander Ligako 7. Jardunaldian. Jordanek egin du etxekoen gol bakarra, 99. Minutuan. Andre Silvak Sevillaren lehenengoa egin du, eta Banegak, beste bi (bat, penaltiz).

Sevillaren garaipena, hala ere, ez da erraza izan. Eibar eroso egon da lehen zatian, baina ez ditu aukera argirik izan. Dimitrovicek batzuk salbatu ditu, eta Eibar ados egon da atsedenaldira berdinketarekin joatearekin.

Andre Silvak, baina, aurretik jarri ditu andaluziarrak bigarren zatia hasi eta berehala. Enrichek erantzuna eman du gero, baina Cotek beharrezkoa ez zen penalti bat egin du. Banegak ondo aprobetxatu du.

Jota geratu dira armaginak bigarren golaren ostean, eta punturik lortzeko itxaropenak minutuak pasa ahala joan zakzie.

Neurketan Sevillako zenbait jarraitzaile zauritu dira, kanpoko taldeko zaleen harmailako hesia behera erori denean, bigarren golaren ospaketetan.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Ramis (Arbilla, 83. min), Bigas, Cote; Diop, Sergio Alvarez (Jordán, 69. min), Orellana, Enrich, Hervias eta Kike Garcia (Charles, 69. min).

Sevilla: Vaclik; Carriço, Kjaer, Sergi Gómez; Navas, Banega Franco Vazquez, Arana; Sarabia (Roque Mesa, 73. min), Silva (Muriel, 92. min) eta Ben Yedder (Promes, 81. min).

Golak: 0-1, 47. min: Andre Silva. 0-2, 50. min: Banega, penaltiz. 0-3, 94. min: Banega. 1-3, 99. min: Jordan.