Itxi

Eibar

Ohar ofiziala

Eibarrek utzi egin du Gipuzkoako harrobiko futbolaren garapenerako akordioa

Erredakzioa

Klubak erabakiaren berri eman die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Realari. Azken urteetan klub armaginak egindako proposamenek erantzunik ez dutela jaso adierazten dute Eibarretik.

  • SD Eibar. Argazkia: SD Eibar

    SD Eibar. Argazkia: SD Eibar

Eibarrek utzi egin du Gipuzkoako harrobiko futbolaren garapenerako akordioa. Hala jakinarazi du klub armaginak astearte honetan ohar ofizial baten bitartez. Klubak esan du, erabakiaren berri eman diela Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Realari.
"SD Eibarko Administrazio Kontseiluak egindako hausnarketa sakonaren ostean, klubak ez du posible ikusten akordiora iristea historikoki Realarekin harrobiko futbolaren garapenean izan duen hitzarmenean, eta, erabaki du ez berritzea 2015etik berrikusteko zain zegoen akordioa", adierazi du Eibarrek.
Azken urteetan Eibarrek egindako proposamenek erantzunik ez dutela jaso adierazten dute klubetik. Hori dela eta, Eibarrek amaitutzat ematen du hitzarmenaren iraunaldia, eta honek eragiten zizkion betebeharrak.

Eibarrek gaineratu du, prest dagoela negoziatzen jarraitzeko hitzarmen berri baten sorreran, konbentzituta baitago helburu nagusia Gipuzkoako harrobiko futbolaren onura dela, eta are gehiago Gipuzkoan bi talde edukita futbolaren elitean.