Itxi

Eibar

Lesionatuak

Orellana, Calavera eta Bigas, 2 eta 4 aste artean jokatu gabe

Erredakzioak

Eibarrek hainbat jokalari ditu min hartuta. Hala ere, Ramis taldekideekin batera entrenatzen hasi da, eta, Kike Garcia eta Sergi Enrich ere lantaldera itzuliko dira datorren astean.

  • Fabian Orellana. Argazkia: EFE

    Fabian Orellana. Argazkia: EFE

Eibarrek bost jokalari ditu min hartuta. Talde armaginak ez ditu jokatzeko prest izango Fabian Orellana, Jordi Calavera eta Pedro Bigas, 2 eta 4 aste artean. Bestalde, Ivan Ramis hasi da taldekideekin lanean. Lesio arinak dituzten Kike Garcia eta Sergi Enrich, datorren astean itzuliko dira lantaldera.

Min hartuta dauden Eibar taldeko jokalarien osasun-partea:

Fabian Orellana: Mikro haustura du eskuin hankako erdizurdazko muskuluan. Sendatze-epea 2 edo 3 aste artekoa izango da.

Sergi Enrich: Edema du eskuin hankako behatzetako barneko muskulu hedatzailean. Sendatze-epea astebetekoa izango da.

Jordi Calavera: Zuntz haustura du eskuin kuadrizepseko aurrealdeko zuzenean. Sendatze-epea 3 edo 4 aste artekoa izango da.

Pedro Bigas: Zuntz haustura du ezker hankako trizeps suralean. Sendatze-epea 2 edo 3 aste artekoa izango da.

Ivan Ramis: Taldearekin lanean hasi da, eskuin hankako bizeps femoraleko mikro zuntz haustura gaindituta.

Kike Garcia: Ezker hankako aduktorean duen zuntz hausturaren eboluzioa ona da. Aste bukaeran edo datorren astearen hasieran hasiko da taldekideekin batera lanean.