Itxi

Eibar

FITXAKETA

Cucurellak Eibarren atzealdea indartuko du

EITB.EUS

Utzita jokatuko du, baina talde armaginak hura erosteko aukera izango du denboraldi amaieran. Bestalde, Eibarrek jakinarazi du Bebe Rayon arituko dela hurrengo hiru denboraldietan.

  • Cucurella, Eibarren fitxaketa berria. Argazkia: @SDEibar

    Cucurella, Eibarren fitxaketa berria. Argazkia: @SDEibar

Bartzelona B taldetik datorren Marc Cucurella ezker hegalekoak Eibarren atzealdea indartuko du aurtengo denboraldian.

Jokalari katalan gazteak (20 urte) Bartzelonako lehen taldearekin egin du denboraldi-aurrea, eta utzita arituko da Eibarren. Dena dela, talde armaginak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitzen denean.

Bebe, Rayora

Bestalde, talde armaginak jakinarazi duenez, Tiago Manuel Dias 'Bebe' jokalariak Rayo Vallecanon jokatuko du hemendik aurrera. Erdilari portugesak 2021eko ekainera arte sinatu du talde madrildarrarekin, zeinetan utzita aritu zen joan zen denboraldiko neguko merkatuaren ostean.