Itxi

Eibar

Kontratu-berritzea

Elgezabalek Eibarrekin berritu du 2020ra arte eta Alcorconen jokatuko du utzita

Erredakzioa

Urtebetez luzatu du talde armaginarekin lotzen zuen kontratua eta Bigarren Mailako talde alfareroan jokatuko du denboraldi honetan.

  • Unai Elgezabal. Argazkia: SD Eibar

    Unai Elgezabal. Argazkia: SD Eibar

Unai Elgezabalek Eibarrekin kontratua berritu du 2020. urteko ekainaren 30era arte eta utzita jokatuko du Alcorcon taldean denboraldi honetan. Ondorioz, duela bi denboraldi jokatu zuen taldera itzuliko da.
Elgezabal, 25 urte dituen defentsa da, eta 2016-2017 denboraldian fitxatu zuen Eibarrek, Barakaldotik. Urte horretan utzita egon zen Alcorconen eta 28 partida jokatu zituen talde alfareroarekin. Iragan denboraldian, aldiz, Numantzian egon zen utzita, eta 25 partida jokatu zituen.