Itxi

Eibar

Liga

Eibarrek 200.000 euro itzuli dizkie abonatuei, klubaren egun erdiengatik

Erredakzioa

Klub armaginak bere abonatuen lehialtasuna saritu du, Ipuruara gutxienez 14 partidatara joan direnei, klubaren egun erdi biak ikusteagatik ordaindu zutena tzulita.

  • Eibar-Real Madril. Argazkia: EFE

    Eibar-Real Madril partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek 200.000 euro baino gehiago itzuli dizkie bere abonatuei, 2017-2018. denboraldiko klubaren bi egun erdiengatik. Klubak hala egin du azken denboraldietan eta aurten ere horrelaxe egin du.

Eibar - Real Madril eta Eibar - Bartzelona partidak izendatu zituen Eibarrek klubari laguntzeko egun erdi bezala. Hala ere, iragarri zuen abonatuei partida horiengatik ordaindutakoa itzuliko ziela Ipuruara partida-kopuru konretu batzuetara joanez gero.

Klubak, 4.019 abonatu saritu ditu, 15, 30 eta 60 euroko diru-kopuruekin, guztira 200.000 euro baino gehiago ordainduta. Ligako eta Kopako neurketen artean Ipuruara 17 eta 20 partidatara joan diren abonatuei, klubari laguntzeko bi egun erdiengatik ordaindu zuten guztia itzuli zaie, eta 14 eta 17 neurketa artean ikustera joan direnei, klubari laguntzeko bi egun erdietako bati dagokion diru-kopurua itzuli zaie.