Itxi

Eibar

1-0, Las Palmasen aurka

Eibarrek garaipena lortu du Las Palmasen aurka

Erredakzioa

Charlesek sartu du partidako gol bakarra Ipuruan, denboraldi honetan etxean jokatu duen azken partidan.

  • SD Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Las palmasi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek garaipena lortu du Las Palmasen aurka (3-1) Ipuruan denboraldi honetan jokatu duen azken partidan. Charlesek sartu du neurketako gol bakarra eta talde armaginak garaipena eskaini die zaleei.

Las Palmas erasokor zelairatu da, baina abagune argirik sortu gabe. Eibarrek, bestalde, aurrea hartu du bere lehen abagunean; Orellanak pasea eman eta Charlesek 1-0ekoa egin du. Ondoren, Diop lesionatu da, eta zelaia utzi behar izan du. Sei hilabeterako baja izan daiteke Diop, belauneko lotailua hautsita baitu. Eibar izan da baloiaren jabe lehen zatian, baina ez du abagune argiegirik sortu.

Atsedenaldiaren ostean ere abagune gutxikoa izan da partida. Ruben Peñaren jaurtiketa kanpora joan da 55. minutuan eta Las Palmasek 69. minutuan erantzun du, Dmitrovic atezaina buruz burukoan gailendu baitzaio Ezequieli. Azken minutuetan bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik sortu eta hiru puntuak Ipuruan geratu dira. Partida amaituta, armaginek zaleekin ospatu dute egindako denboraldi ona eta Dani Garcia, Capa eta Inui jokalariak agurtu dituzte, ez baitute Eibarren jarraituko datorren denboraldian.

Fitxa teknikoa:

1- Eibar: Dmitrovic; Peña, Oliveira (Arbilla, min. 71), Lombán, Cote; Diop (Escalante, min. 8), Dani Garcia; Orellana, Jordan, Inui; Charles (Capa, min. 74).

0- Las Palmas: Chichizola; Mazedo, Ximo Navarro, Galvez, Castella; Castellano, Vicente Erik (Expósito, min. 79); Jairo (Ezequiel, min. 52), Halilovic (Momo, min. 64), Nacho Gil; Calleri.

Gola: 1-0, min.4 Charles

Epailea: Mateu Lahoz.