Itxi

Eibar

Lesioa

Pedro Leonek lau aste emango ditu bajan

Erredakzioa

Eibar taldeko jokalariak ezker hankako faszia plantarraren haustura patziala du, eta lau aste inguru eman beharko ditu bajan. Ez ditu jokatuiko denboraldiko azken bi partidak.

  • Pedro Leon. Argazkia: EFE

    Pedro Leon, denboraldi honetako Eibar-Getafe partidan. Argazkia: EFE

Pedro Leonek min hartu zuen Eibarrek Gironaren aurka Montilivin jokatu zuen partidan eta talde armaginak plazaratu duen osasun parteak dioenez, "jokalariak ezker hankako faszia plantarraren haustura partziala du".

"Jokalaria baja izango da lau asterako gutxi gora-behera eta tratamendu kontserbadorea aplikatuko zaio", gaineratu du Eibrren osasun-parteak. Ondorioz, Pedro Leonek ez ditu jokatuko denboraldia amaitzeko geratzen diren bi partidak.