Itxi

Eibar

Garaipena

Eibarrek gozatzeko garaipena lortu du Gironan (1-4)

Agentziak | Erredakzioa

Kike, bi aldiz, Jordan eta Inui izan dira armaginen golegileak. Gironaren gola, 1-2koa, Adayk egin du.

  • Inui, Gironako jokalari batekin. Argazkia: Efe.

    Inui, Gironako jokalari batekin. Argazkia: Efe.

Eibarrek garaipen erosoa lortu du Gironaren aurka Montilivin, 4 eta 1. Ondorioz, armaginak lehen hamarren artean sartu dira eta kataluniarrak, berriz, gero eta aukera gutxiago ditu Europan sartzeko.

Lehen minutuetan, Mendilibarren taldea nagusi izan da eta nagusitasun horrek saria izan du 8. minutuan. Inuik baloia lapurtu du, Dani Garciari eman dio eta honek pasea Kikeri eman dio baloia Gironaren atean sartzeko.

37. minutuan, Kike Garciak bigarrena egin du Cotek ateratako korner batean.

Atsedenaldiaren ostean, Gironako jokalariak biziago atera dira zelaira eta erasora jo dute golaren bila.

53. minutuan, Portuk egindako jokaldi batean baloia kornerrera atera da. Alex Granellek baloia Adayri eman dio eta Gironako jokalariak ez du barkatu. 1 eta 2 markagailuan.

Lehen zatian gertatu bezala, Girona hobeto aritu denean Eibarrek gola egin du. Jordan izan da hirugarren gola sartu duena.

Eta azken minutuetan, Inuik partidako azken gola egin du, jaurtiketa ikusgarri batekin.

 

Fitxa teknikoa

1 -  Girona: Bono; Aday Benítez, Juanpe, Pedro Alcalá, Marc Muniesa (Choco Lozano, 78. min), Johan Mojica; David Timor (Aleix García, 66. min), Àlex Granell, Borja García; Portu eta Cristhian Stuani.

4 - Eibar: Asier Riesgo; Rubén Peña, Paulo Oliveira, David Lombán, Cote; Pape Diop, Dani García; Pedro León (Iván Alejo, 29. min); Joan Jordán, (68. min), Fabián Orellana (Gonzalo Escalante, 85. min), Takashi Inui; eta Kike García.

Golak: 0-1, 42. min: Gerard Moreno. 0-2, 37. min: Kike García. 1-2, 53. min: Aday Benítez. 1-3, 79. min: Joan Jordán. 1-4, 89. min: Takashi Inui.