Eibar
Igandean, 12:00etan
Eibar-Alaves, euskal derbia Ipuruan
Erredakzioa
Armaginek garaipena lortu nahi dute Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzeko. Alavesek, aldiz, ia itxita utzi nahi du salbazioa.
-
Duarte eta Alejo, lehe itzuliko Alaves-Eibar partidan. Argazkia: EFE
Eibarrek eta Alavesek euskal derbia jokatuko dute igande honetan, 12:00etan, Ipuruan. Armaginek garaipena lortu nahi dute Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzeko eta arabarrek hiru puntuak dituzte helburu, salbazioa ia bermatuta uzteko.
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrentzaileak Charlesen eta Sergi Enrichen bajak izango ditu. Aurrelari bakarra du, eta Kike Garciak jokatuko du hasieratik. Mendiibarrek zalantza du Orellana eta Ivan Alejo hasierako hamaikakoan jartzearekin. Zelai erdian Dani Garciak hasieratik jokatuko du.
Alavesek bolada txarra hautsi zuen iragan jardunaldian eta bigarren garaipena jarraian lortu nahi du. Abelardo entrenatzaileak Carlos Vigarayren baja du, eta deialditik at geratu dira Guillermo Maripan eta Alvaro Medran. Ibai Gomez hasierako hamaikakora bueltatuko da. Aurrealdean Munirrek eta Guidettik jokatuko dute.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Cote; Dani Garcia, Escalante; Pedro Leon, Orellana, Inui; Kike Garcia.
Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia edo Dani Torres, Burgui edo Pedraza; Munir eta Guidetti.
Epailea: Alberto Indiano Mallenco.
Zelaia: Ipurua. 12.00etan.