Eibar
Lesioa
Charles bi edo hiru asterako baja izango da
eitb.eus
Eibar taldeko aurrelariak min hrtu zuen Realaren aurkako derbian. Kolpe handia hartu zuen, eta zuntz-haustura du abdominaletan.
-
Charles, Celtaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE
Charles Dias Eibar taldeko jokalaria baja izango da bi edo hiru asterako. Min hartu zuen igandean Eibarrek eta Realak Ipuruan jokatu zuten eta golik gabe amaitu (0-0) zen euskal derbian.
Charlesek kolpe handia hartu zuen, eta zelaia utzi behar izan zuen 29. minutuan. Eibarrek publikatu duen osasun-parteak dioenez, "Charlesek zuntz-haustura du abdominaletan".