Eibar
Larunbatean, 13:00etan
Leganesi irabazi eta Europa gertuago eduki nahi du Eibarrek
Agentziak | Erredakzioa
Garaipeneko hiru puntuak lortuta, Mendilibarren taldeak 35 izango lituzke eta euren helburu nagusia ia ziurtatuta izango lukete: Lehen Mailan jarraitzea.
-
Eibarreko jokalariak, Leganesi egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Eibarrek Leganesen aurka jokatuko du Santander Ligako 23. jardunaldian.
Armaginek mailari eusteaz bakarrik hitz egiten duten arren, sailkapenari begiratuta argi dago Leganesen irabaziz gero gipuzkoarrek Europako postuetan lo egingo dutela, igandean Sevillak Gironaren aurka egiten duenaren zain.
Hiru puntuak lortuta, Mendilibarren taldeak 35 izango lituzke, eta horrekin euren helburu nagusia, Lehen Mailan jarraitzea, ia ziurtatuta izango lukete.
Partidari begira, Mendilibarrek ezin izango du Sergi Enrich erabili, lesionatuta jarraitzen duelako, eta Pedro Leon eta Yoel ere jokatu barik geratuko dira. Biek sendagiria dute, baina oraindik ez daude erabat osatuta.
Leganesi dagokionez, Asier Garitanoren taldea Errege Kopatik kanpo geratu berri da, historiako parte-hartze onena eginda. Orain Liga dute erronka nagusia, eta hurrengo urtean Lehen Mailan jarraitzeko helburua ederto bideratuta dute.
Ustezko hamaikakoak
Leganes: Cuéllar; Tito, Muñoz, Bustinza, Raúl García; Rubén Pérez, Gabriel; Omar, El Zhar, Eraso; Guerrero.
Eibar: Dmitrovic; Peña, Arbilla, Ramis, Cote; Dani García, Jordán; Orellana, Charles, Inui; Kike García.
Epailea: González Fuertes (Asturiaseko batzordekoa).
Estadioa: Butarque.
Ordua: 18.30ean.