Eibar
Lesioa
Paulo Oliveira baja da 3-4 asterako
Erredakzioa
Eibar taldeko jokalaria lesionatu egin zen astelehenean Malagaren aurka jokatutako partidan. Zuntz haustura dauka ezker hankako muskulu iskiotibialean.
-
Oliveirak min hartuta Ipurua uzten duen unea, Malagaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Eibar taldeko jokalaria den Paulo Oliveirak min hartu zuen astelehenean Malagaren aurka jokatutako Ligako 20. jardunaldiko partidan eta lesionatuta utzi behar izan zuen Ipuruako berdegunea.
Klub armaginak osasun-parte baten bitartez jakinarazi duenez, "Paulo Oliveirak zuntz haustura dauka ezker hankako muskulu iskiotibialean. Bajan emango duen epea 3-4 astekoa izango da".
Ondorioz, Eibarrek bi jokalari garrantzitsu galduko ditu hilabete honetan lesioen eraginez; Paulo Oliveira eta Sergi Enrich. Bi jokalari hauek ohikoak eta garrantzitsuak dira Jose Luis Mendilibarren hamaikakoetan.