Itxi

Eibar

KANARIA HANDIA ESTADIOA, 18:30

Paco Jemez heldu berriaren bultzada gainditu beharko du Eibarrek Las Palmasen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginen entrenatzailea denetik, Mendilibarrek ez daki Jemezek zuzentzen dituen taldeen aurka galtzea zer den.

  • Joan zen denboraldiko Las Palmasen eta Eibarren arteko lehiako une bat. Argazkia:EFE

    Joan zen denboraldiko Las Palmasen eta Eibarren arteko lehiako une bat. Argazkia:EFE

Eibarrek premia larrian dagoen Las Palmasi egingo dio bisita larunbat honetan (18:30ean). Paco Jemezek lehen aldiz zuzenduko du ligan talde kanariarra, joan zen asteazkenean, Kopako txapelketako Valentziaren aurkako lehian (1-1), lehendabiziko aginduak eman ostean.

Eibarreko entrenatzailea denetik, Jose Luis Mendilibarrek ez daki Jemezek zuzentzen dituen taldeen aurka galtzea zer den, eta, hortaz, estatistika horri zein talde armaginak azkenaldian bizi duen bolada paregabeari eusten saiatuko da.

Partida honetarako Mendilibarrek hiru jokalari baztertu behar izan ditu irizpide teknikoengatik, orain arte erabat ezohikoa zena, lesioz beteriko denboraldi batean. Hartara, Junca, Ramis eta Bebek ez dute Kanaria Handietara bidaiatuko.

Aitzitik, bai joango direnak Eibarren azken bi fitxaketak izango dira (Pape Diop eta Fabian Orellana), eta horrek asko zailtzen du aste honetako armaginen hamaikakoa zein izango den asmatzea.

Etxekoen teknikariak, bere aldetik, bihar egingo du debuta Liga txapelketan helburu bakar eta argi bakarrarekin: talde horia jaitsieratik ateratzea. Bere lehendabiziko partidan, aste barruko Kopako lehian azaldutako hobekuntza baieztatu beharrean dago zaleek fedea eta itxaropena berreskuratu eta mailari eustea posible dela sinets dezaten.

Jemezek ezin izango du neurketa honetan aspalditik lesionatuta dagoen Michel Macedo brasildarra, ezta hain zuzen ere Eibarretik utzita heldu den Alejandro Galvez atzelaria ere, 'beldurraren klausula' dela-eta. Defentsa andaluziarrak itxura ona erakutsi zuen asteazkenean Valentziaren aurka, Las Palmasekin izandako estreinaldian.

Horrenbestez, Kopako taldearekin alderatuta aldaketa egongo dira ezinbestean, Jemezek ez baitu ezkutatu jokalari guztiak jardunean ikusi nahi dituela.

Balizko hamaikakoak:

Las Palmas: Raúl Lizoain; David Simón, Lemos, Bigas, Dani Castellano; Peñalba, Vicente Gómez; Tana, Jonathan Viera, Hernán Toledo; Calleri.

Eibar: Dmitrovic; Capa, Oliveira, Arbilla, Cote; Dani García, Joan Jordán; Alejo, Enrich, Inui; Charles.

Epailea: González González.

Zelaia: Kanaria Handia.

ORdua: 18:30 (penintsulako ordutegia).