Itxi

Eibar

2-1

Eibar Europako postuetara gerturatu da Valentziari irabazita

Erredakzioa

Talde armaginak 2-1 irabazi du Ipuruan jokatu den norgehiagoka. Inuik egin du talde gipuzkoarraren lehen gola, Santi Minak berdindu du neurketa eta Jordanek sartu du azken gola.

  • Eibar-Valentzia. Argazkia: EFE

    Inui eta Jordan, golegileak Valentziaren aurkako (2-1) partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek 2-1 irabazi dio Valentziari Ipuruan jokatu duen Ligako 16. jardunaldiko partida. Armaginek bolada oso onean jarraitzen dute. Bost partida daramatzate galdu gabe. Europako postuetatik puntu bakarrera daude armaginak, 21 puntu dituztelarik.

Gogotsu eta erasokor ekin dio Eibarrek neurketari. Valentzia, aldiz, atzean zain egon da kontraerasora irtetzeko prest. Nahiko parekatua izan da lehen zatia, bizia, baina abagune argirik gabekoa.

Bigarren zatiari bikain ekin dio Eibarrek eta Inuik 1-0ekoa sartu du, 48. minutuan. Valentziari maldan gora jarri zaio neurketa, baina 57. minutuan partida berdindu du Santi Minaren golari esker (1-1). Berdinketaren ostean, bi taldeek izan dituzte aurrea hartzeko abaguneak, baina aurrelariak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Eibarrek, ordea, ez du azken unera arte etsi eta 86. minutuan Joan Jordanek sartu du (2-1) garaipenaren gola Ivan Alejoren erdiraketa bikain errematatuta.

Fitxateknikoa:

2 - Eibar: Dmitrovic; Capa, Oliveira, Arbilla, Junca; Dani Garcia, Jordan; Alejo (Peña, min. 92), Enrich (Escalante, min. 84), Inui, Charles (Kike Garcia, min 71).

1 - Valentzia: Neto; Montoya, Paulista, Ruben Vezo, Gaya; Nacho Gil (Guedes, min. 72), Parejo, Kondogbia, Andreas (Torres, min 80); Rodrigo, Santi Mina.

Golak: 1-0, min 48 .Inui. 1.1, nim 57, Santi Mina. 2-1, min 86, Jordan.

Epailea: Gonzalez Fuertes.