Itxi

Eibar

Berdinketa

Eibarrek puntu bat atera du Getafetik (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek penalti bat huts egin dute bigarren zatiaren hasieran. Getafek ere aukera argia izan du eta gola sartzearizan da partidako azken jokaldian.

  • Markel Bergara eta Jordan. Argazkia: Efe.

    Markel Bergara eta Jordan. Argazkia: Efe.

Getafek eta Eibarrek golik gabe berdindu dute Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian. Partidak bi zati oso ezberdin izan ditu. Lehenengoan futbol gutxi ikusi dute zaleek, ia aukerarik gabe. Bigarrenean, berriz, biek izan dituzte golak egiteko aukerak, armaginek batez ere, penalti bat huts egin baitute.

Neurketa ez da ona izan, zale gutxi bildu dira futbol zelaian eta giroa hotza izan da orokorrean

Partida hasi eta gutxira, lehen minutuan, Amathek aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa gurutzatuari erantzun ona eman dio Dmitrovic atezainak.

Hortik aurrera, norgehiagokak behera egin du. Armaginek ez dute erasoan asmatu, eta aukera argi bakarrak 25. minutuan izan dute: Ivan Alejori erdiraketa itxia atera zaio, nahi gabe, eta baloiak langan jo du.

Bigarren zatian, neurketak hobera egin du. Hasi eta zazpi minutura Enrich Getaferen area barruan erori da eta epaileak penaltia adierazi du. Jordanek oso txarto jaurti du, baloia langa gainetik lekutara bidaliz.

Aukerak azken minutuetan

Getafe suspertu egin da, eta madrildarrek arrisku gehiago sortu dute Dmitrovicen area inguruan.

Azken minutuetan, bi taldeek aukerak izan dituzte hiru puntuak eramateko. Argiena etxekoek izan dute, partidako azken jokaldian, baina Dmitrovicek erantzun bikaina eman dio Lacenen jaurtiketari.

 

Fitxa teknikoa

0 - Getafe: Guaita; Damián Suárez, Cala, Djené, Antunes; Portillo (Gaku Shibasaki, 73. min), Markel Bergara (Lacen, 66. min), Fajr, Amath (Pacheco, 81. min); Ángel eta Jorge Molina.

0 - Eibar: Dmitrovic; Capa (Rubén Peña, 77. min), Arbilla, Oliveira, Cote; Iván Alejo (Escalante, 88. min), Dani García, Joan Jordán, Inui (Bebé, 63. min); Sergi Enrich eta Kike García.