Itxi

Eibar

Laliga

Eibarrek ofizial egin du Orellanak utzita jokatuko duela talde armaginean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lagatze kontratua denboraldi amaierara arte izango da, baina taldeak Lehen Mailari eusten badio Eibarrek jokalaria erosteko aukera izango du.

  • Orellana. Foto: @Eibar

    Orellana. Foto: @Eibar

Eibarrek baieztatu egin du Fabian Orellana futbolari txiletarra talde armaginean arituko dela 2018ko ekainaren arte, gutxienez.

Jokalariak ostiral goizean egin du osasun-azterketa, eta abenduan zehar bere taldekide berriekin batera entrenatuko da urtarrilean jokatzeko baimena izan arte.

Eibarrek jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran, baldin eta Lehen Mailari eusten badio.

Orellana Pedro Leonen denbora luzeko hutsunea betetzera dator, baita joan zen urtean Adrianek betetzen zituen punta-erdiko lanak ere.