Itxi

Eibar

Bihurdura orkatilan

Gonzalo Escalante baja da hiru asterako

Erredakzioa

Eibar taldeko jokalariak II-III graduko bihurdura du orkatilan eta hiru astekoa izango da bajan emango duen epea.

  • Gonzalo Escalante. Argazkia: EFE

    Gonzalo Escalante. Argazkia: EFE

Lesioek ez dute etenik Eibarren. Min hartu duen azken jokalaria Gonzalo Escalante da. Erdiraliak lesionatuta amaitu zuen Levanteren aurkako partida eta klub armaginak jakinarazi duenez, Escalantek "II-III graduko bihurdura du orkatilan eta bajan emango duen epea hiru astekoa izango da".

Min hartutako beste jokalarien egoeraren berri ere eman du Eibarrek. Cristian Riveraren kasuan, "tendinitis arina du ezker hankako akilesean eta eboluzioa ikusi beharko da taldearekin lanean noiz hasten den jakiteko". Bestalde, "Ivan Ramis, Fran Rico, Yoel Rodriguez eta Pedro Leon jokalarien eboluzioa ona da, eta estimatutako epearen arabera doaz lesioen eboluzioak".

Albiste ona Ivan Alejok alta jaso duela da, eta taldearekin lan egiteko prest dago.