Eibar
Eibarren osasun-txostena
Lesioak buruhauste bihurtu dira Mendilibarrentzat
Erredakzioa
Fran Ricori beste ebakuntza bat egingo diote ostiralean; bere aldetik, Pedro Leon odol-infiltrazioak hartzen ari da, eta ez da Gabonak aurretik bueltatuko.
-
Pedro Leon, minbera zelaian. Artxiboko argazkia: EiTB
Eibarreko zenbait jokalarik dituzten lesioak arazo handia bihurtzen ari dira Jose Luis Mendilibar entrenatzailearentzat, kasu batzuetan jokalari garrantzitsuak baitira.
Eibarrek hamar gol hartu ditu azken bi norgehiagoketan, gol bakarra sartu du etxean (Leganesi irabazteko balio izan ziena) eta bere jokoak zalantzak eragin ditu zaleen artean; horri guztiari klubak emandako
Hala, Fran Ricori beste ebakuntza bat egin beharko diote ostiral honetan bere eskumako belaunean. Osteokondritisa dauka leku horretan, eta ekainean arrazoi beragatik operazio bera egin zioten. Horrenbestez, 2018ra orduko ez duela jokatuko aurreikusten da.
Bere aldetik, Pedro Leoni ere ebaketa egin zioten belaunean, maiatzean, baina ez ohiko orbaintze-prozesua ari da pairatzen, eta odol-infiltrazio bidez sendatzen saiatzen ari dira taldeko sendagileak, eta, dirudienez, zaila izango da Gabonak baino lehen berriz jokatzen ikustea.
Aipatutakoez gain, joan zen larunbatean Ivan Ramisek distentsio bat jasan zuen eskumako hankako abduktorean, eta hori dela eta ez da egongo jokatzeko moduan, gutxienez, hurrengo bi norgehiagoketan.
Ivan Alejo hegalekoak eta Yoel atezainak euren sendatze prozesu geldoekin jarraitzen dute. Aldiz, Joan Jordan erdilaria aste honetan bertan egongo da jokatzeko moduan.