Eibar
3-0
Eibarrek porrota jaso du nagusi izan den Sevillaren aurka
Erredakzioa
Armaginek ez dute ondo jokatu eta aurkaria nagusi izan da hasieratik amaieraraino. Gansok, Ben Yedderrek eta Nolitok sartu dituzte Andaluziako taldearen golak.
-
Ganso elebra el gol marcado al Eibar. Foto: EFE
Eibarrek porrota jaso du Sevillaren aurka (3-0) Sanchez Pizjuan zelaian Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Andaluziarrak nagusi izan dira hasieratik amaieraraino eta merezitako garaipena lortu dute.
Lehen zatian jaun eta jabe izan da etxeko taldea eta armaginak ezinean ibili dira. Presioa aurrean egin du lehen minutuetan Eibarrek, baina minutuak aurrera joan ahala Sevillak presioa gainditzea lortu eta partidaren jabe egin dira Berizzok zuzentzen dituen mutilak. Neurketako 13. minutuan Ben Yedderrek zutoinera bidali duen jaurtiketa izan da Sevillaren lehen abisua. Geroago, 31. minutuan Nolitok jokaldi bikaina egin du, eta bere jaurtiketa Dmitrovic atezainak desbideratu du kornerrera. Ben Yedderrek ere abagune argia izan du 37. minutuan, baina errematea langa gainetik kanpora joan zaio. Lehen zatiko azken abagunean Nolito bakarrik geratu da Eibar taldeko atezainaren aurrean eta jaurtiketa kanpora bidali du oso gutxigatik.
Bigarren zatiaren hasieran ere Sevilla izan da nagsui eta Berizzok zuzentzen duen taldeak azkar jaso du saria Gansok 48. minutuan sartu duen golarekin (1-0). Nolitok pasea eman eta brasildarrak sare barrura bidali du errematea. Hortik gutxira N'Zonzik bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina ez du jaurtiketarekin asmatu. Eibar saiatu da bere jokoa hobetzen eta berdinketaren bila jotzen, baina asko kosta zaio abagune argiak sortzea. Talde gipuzkoarraren abagune onena 69. minutuan etorri da, baina Lengletek atepetik atera du Kike Garciaren errematea. Eibarrek aurrera jo duenean, ordea, Sevillak jokaldi on bat egin, Nolitok pasea eman dio Ben Yedderri eta honek 2-0ekoa sartu du. Gainera, 92. minutuan Sevillak garaipena biribildu du Nolitok sartutako golarekin (3-0), jokaldi bikain bati amaiera dotorea emanda.
Fitxa teknikoa:
3 - Sevilla: Sergio Rico; Mercado (Corchia, m.72), Carriço, Lenglet, Escudero; Sarabia, N'Zonzi; Jesús Navas (Correa, m.79), Ganso (Geis, m.87), Nolito; eta Ben Yedder.
0 - Eibar: Dmitrovic; Capa, Ramis, Paulo Oliveira, Cote (Bebe, m.79); Dani Garcia, Escalante; Ivan Alejo (Rubén Peña, m.40), Enrich, Inui (Rivera, m.61); eta Kike Garcia.
Golak: 1-0, M.46: Ganso. 2-0, M.76: Ben Yedder. 3-0, M.91: Nolito.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.