Eibar
2020. urtera arte
Eibarrek Joan Jordan fitxatu du
Erredakzioa
RCD Espanyoletik datorren erdilari kataluniarrak 2020. urtera arte sinatu du kontratua klub armaginarekin.
-
Joan Jordan. Argazkia: SD Eibar
Joan Jordanek, RCD Espanyoletik datorren erdilari kataluniarrak, SD Eibarrekin sinatu du kontratua 2020. urtera arte. Espanyolek, Jordanek eta Eibarrek transferentzia adostu dute, eta ostegun honetan jokalariak azterketa medikoa pasatu du. Ostiralean, Atxabalpeko lan-saioan, bere taldekideekin batera entrenatuko da. Ondoren, Ipuruan aurkeztuko dute.
Joan Jordan (Regencós, Girona, 1994) Espanyolen harrobian hazitakoa da, eta lehen taldean bi denboraldi egin eta hamabi neurketa jokatu ditu. Iragan denboraldian, Valladoliden aritu da utzita, eta 35 norgehiagoka jokatu ditu eta 3 gol sartu. Espanyolen jokatutako neurketetan, gol bakarra sartu zuen; hain zuzen ere, 2015-2016 denboraldian Ipuruan lortutakoa. Armaginak 2-1 gailendu ziren.
gailendu ziren.