Eibar
2019ra arte
Garagarzak bi urtez berritu du kontratua Eibarko kirol-zuzendari gisa
Agentziak | Erredakzioa
Amaia Gorostiza Eibar taldeko presidenteak eta Garagarzak asteartean emango dituzte akordioaren xehetasun guztiak, Ipuruan egingo duten agerraldi batean.
-
Fran Garagarza. Artxiboko argazkia: EiTB
Hurrengo bi denboraldietan Eibarko kirol-zuzendaria izaten jarraitzeko kontratua sinatu du Fran Garagarzak astelehen honetan. Horrenbestez, 2019. urtera arte izango da futbol talde gipuzkoarraren kirol-zuzendaria.
Garagarzak sei urte bete ditu Eibarko kirol-zuzendari gisa. Gauzak horrela, guztira zortzi urte emango ditu kargu horretan.
Amaia Gorostiza Eibar taldeko presidenteak eta Garagarzak astearte honetan emango dituzte akordioaren xehetasun guztiak, eguerdian Ipuruan egingo duten agerraldi batean, talde gipuzkoarrak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
ra eman duenez.