Eibar
Jokalari fidelizatu bezala
Eibarrek Hervias fitxatu du Realetik
Erredakzioa
Jokalari errioxarra fidelizatu gisa fitxatu du talde armaginak eta Bigarren Mailako talde baten utzita jokatzea da Eibarren ideia.
-
Pablo Hervias. Argazkia: SD Eibar
SD Eibarrek Pablo Hervias jokalari fidelizatu bezala fitxatu du. 1993. urtean Logroñon jaiotakoa da 24 urteko erdilaria eta Realetik dator. Bere ibilbide ia guztia talde donostiarrean egin du Herviasek.
Joan den denboraldian Elxen jokatu zuen, eta aurrekoan Oviedon, kasu bietan Realak utzita. Pablo Hervias fidelizatu gisa joan da talde armaginera, eta klubaren ideia Bigarren Mailako talde baten utzita lagatzea da.