Eibar
2018ra arte
Ivan Ramisek kontratua urtebetez berritu du Eibarrekin
Erredakzioa
Klub armaginak jakinarazi duenez, jokalariak 2018ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
-
Gorostiza eta Ramis. Argazkia: @sdeibar
Eibarrek astelehen honetan jakinarazi duenez, Ivan Ramisek kontratua berritu du talde armaginarekin 2018. urteko ekainaren 30era arte. Amaia Gorostiza presidenteak eta Ramis futbolariak kontratu-berritzea sinatu dute Ipuruan.
Ramis jokalari garrantzitsua da Jose Luis Mendilibar entrenatzailearentzat eta beste urtebetez jarraituko du erdiko defentsak. Ondorioz, bere hirugarren denboraldia beteko du Ivan Ramisek Eibarren.
arren.