Eibar
Ofiziala
Mendilibarrek urtebetez berritu du kontratua Eibarrekin
eitb.eus
Jose Luis Mendilibarrek talde armagina entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian kontratua luzatu baitu 2018. urteko ekainaren 30era arte.
Jose Luis Mendilibarrek urtebetez berritu du Eibarrekin lotzen duen kontratua eta talde armagina zuzentzen jarraituko du 2018. urteko ekainaren 30era arte.
Entrenatzaile bizkaitarra 2015-2016. denboraldian iritsi zen Eibarrera bigarren aldiz, 2004-2015. denboraldian ere zuzendu baitzuen Gipuzkoako taldea. Iragan denboraldian taldea Lehen Mailan mantentzea lortu zuen, eta aurten Europako postuetan sartzeko lehian bete-betean dabil Eibar.