Itxi

Eibar

2-3

Eibarrek garaipen garrantzitsua eskuratu du Vila-realen

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Leonek, Kike Garciak eta Takashi Inuik, Ligan estreinakoz, armaginen golak egin dituzte. Neurketa on baten ostena, 44 puntu ditu Eibarrek.

  • Eibarko jokalariak, Pedro Leonen lehenengo gola ospatzen / EFE.

    Eibarko jokalariak, Pedro Leonen lehenengo gola ospatzen / EFE.

Eibarrek garaipen ona lortu du La Ceramica zelaian Vila-realen aurka, bigarren zatiko lehen minutu zoroetan markagailua iraulita.

Vila-realek presio handiarekin hasi du neurketa, baina Eibarrek ondo eutsi diote lehen minutuetan. Armaginak etxekoen jokoaren aurrean ondo aritu dira zelaian.

Sorianok aurretik jarri du Vila-real ordu laurdenera. Buruz egin du, Brunoren erdiraketa baten ostean. Ez du ondo defendatu jokaldi hori Eibar. Momentu horretan, animatuta zeuden armaginak, eta golak partida ireki du.

Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian, baina aldatu egin da neurketa atsedenaldiaren ostena. Hasi eta berehala, epaileak zalantzazko penaltia adierazi du (Alvarok Kike Garciari), eta Pedro Leonek sartu, markagailua berdinduz.

Sei minutuan, Eibarrek markagailua irauli du Kike Garciaren gol bati esker. Hamar minutu falta zirenean, Inuiten golak, Vila-realen akats baten ostean, partida itxi du.

Vila-realek ez du etsi, eta Sorianok gola egin du 89. minutuan, baina Eibarrera joan dira hiru puntuak. 44 dituzte jadanik armaginek.

FITXA TEKNIKOA

Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Alvaro, Bonera, Jaume Costa, Manu Trigueros (Jonathan dos Santos, 58. min), Bruno Soriano, Samu Castillejo (Adrian, m.58. min), Soriano, Bakambu (Santos Borre, 80. min) eta Soldado.

Eibar: Yoel, Capa (Luna, 40. min), Ramis, Lejeune, Arbilla (Galvez, 64. min), Dani Garcia, Escalante, Pedro Leon, Inui, Kike (Rivera, 77. min) eta Sergi Enrich.

Golak: 1-0, 18. min: Roberto Soriano. 1-1, 48. min: Pedro Leon, penaltiz. 1-2, 54. min: Kike. 1-3, 78. min: Inui. 2-3, 89. min: Roberto Soriano.

oberto Soriano.