Itxi

Eibar

Saria

Enrich eta Mendilibar, jokalari eta entrenatzailerik onenak, otsailean

Agentziak | Erredakzioa

Aurrelariak otsailean egindako lau golei esker lortu du saria; entrenatzaileak, berriz, taldeak irabazitako 10 puntuengatik. Luis Enriqueri eta Sampaoliri gailendu zaizkio bizkaitarra.

  • Sergi Enrich. Argazkia: Efe.

    Sergi Enrich. Argazkia: Efe.

Sergi Enrich eta Jose Luis Mendilibar otsaileko jokalaririk eta entrenatzailerik onena hautatu dituzte. Saria Eibar taldeko bi kidek jaso dute lehen aldiz.

Enrich aurrelaria Eibarko golegilerik onena da, 10 gol egin ditu Ligan eta bat Errege Kopan, eta erreferentzia da armaginen erasoan.

Enrichek saria lortu du otsailean egindako lau golei esker: bi Valentziari egin zizkion, bat Granadari eta beste bat Malagari.

Jose Luis Mendilibarri dagokionez, entrenatzaileak emaitza oso onak lortu ditu Eibarrekin otsailean: hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra (13 gol alde eta 4 kontra). Horri esker, armaginek 10 puntu lortu dituzte aurreko hilabetean jokatutako bost partidetan.

Mendilibar Luis Enriqueri (Bartzelona) eta Jorge Sampaoliri (Sevilla) gailendu zaizkio.