Itxi

Eibar

3-0

Eibarrek Europa Ligarako hautagaitza aurkeztu du Malagari irabazita

Erredakzioa

Armaginek 3-0 irabazi diote Andaluziako taldeari eta Europa League txapelketa jokatzea ahalbidetzen duten postuetatik gertu dago. Adrianek bi gol sartu ditu, eta beste bat Sergi Enrichek.

  • Eibar-Malaga. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Malagari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek 3-0 irabazi dio Malagari Ipuruan LaLigako 24. jardunaldiko partida eta armaginak Europa Ligan sartzeko lehian bete-betean sartu dira. Seigarren postuan dagoen Vila-real puntu bakarrera dute, nahiz eta Castelloko taldeak igandean jokatu behar duen.

Lehen zatia parekatua eta lehiatua izan da, baina bi taldeetako batek ere ez du ia abagunerik sortu. Ematen izan du norgehiagoka golik gabe iritsiko dela atsedenaldira. Armaginek, ordea, 1-0ekoa sartu dute Adrianen bitartez 43. minutuan. Capak jokaldi ona egin du hegaletik, pasea eman eta Adrianek sare barrura bidali du errematea.

Bigarren zatia hasi eta lasterrean Juankarrek penaltia egin dio Pedro Leoni eta Adrianek 2-0ekoa sartu du 11 metroetatik, 50. minutuan. Armaginen bigarren golak min egin dio Malagari eta bi minutu beranduago Sergi Enrichek 3-0ekoa sartu du. Hirugarren golak norgehiagoka guztiz erabakita utzi du. Gainera, 70. minutuan Malaga jokalari bat gutxiagorekin geratu da Rosalesek bigarren txartel horia ikusi duelako. Amaierako minutuetan Eibarrek ez du garaipenari eusteko arazorik izan. 89. minutuan Yoel atezainak Malagaren gola eragotzi du, eta hiru puntuak Ipuruan geratu dira.

Fitxa teknikoa:

3 - Eibar: Yoel; Capa, Ramis (Mauro Dos Santos, m.77), Lejeune, Arbilla; Escalante, Dani García; Pedro León (Bebe, m.81), Adrian, Inui; eta Sergi Enrich (Christian Rivera, m.68).

0 - Malaga: Kameni; Rosales, Luis Hernandez, Miguel Torres, Juan Carlos; Duda (Charles, m.56), Llorente; Keko Gontan (Ontiveros, m.52), Pablo Fornals, Jony (Mikel m.72); eta M. Santos.

Golak: 1-0. m.42: Adrian; 2-0. m.49: Adrian, penaltiz; 3-0. m.51: Sergi Enrich.

Epailea: Xavier Estrada Fernandez.

da Fernandez.