Eibar
Lesioa
Asier Riesgo, baja hiru edo lau asterako
Erredakzioa
Eibarreko atezaina lesionatu egin zen Sportingen aurkako partidan. Bigarren graduko bihurritua du ezker belaunean.
-
Asier Riesgo, Sportingen aurka gola jaso ostean. Argazkia: EFE
Asier Riesgo Eibar taldeko atezaina hiru edo lau asterako baja izango da, bigarren graduko bihurritua baitu ezker belaunean. Igandean hartu zuen min Riesgok Sportingen aurkako partidan.
Talde armagineko atezainak min hartu zuen Molinonen jokatutako partidako 25. minutuan eta Yoel zelairatu zen bere ordez. Asier Riesgo lesio batetik irten berria zen, eta berriro lesionatu da.