Eibar
2015ean bezala
Kopako partidarako sarrerak, elikagai sorten truke
Agentziak | Erredakzioa
Kanpaina asteazkenean hasiko da, hilaren 14an, Eibarko BM Supermerkatu parean 17:00etatik 20:00etara egingo den elikagai ez galkorren bilketarekin.
Eibar Fundazioak, Eibarko Udalarekin, BM Supermerkatuekin eta Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlanean, elikagai sorten truke Sportingen aurkako Kopako partidarako (Ipuruan, abenduaren 21ean, 19:00etan) sarrerak emateko kanpaina jarri du martxan. Kanpaina asteazkenean hasiko da, hilaren 14an, Eibarko BM Supermerkatu parean 17:00etatik 20:00etara egingo den elikagai ez galkorren bilketarekin.
Elikagai Bankuak gehien behar dituen elikagaien artean arroza, pasta, lekaleak, elikagai ontziratuak, esne ontziratua eta, batez ere, haurrentzako poteko elikagaiak eta ahia daude, eta baita pixoihalak ere.
pixoihalak ere.