Eibar
Gutxi jokatu du
Jota Peleteirok Eibar utzi nahi du neguko merkatuan
Erredakzioa
2017ko ekainaren 30era arte Brentfordek utzita dagoen arren, ez da asko jokatzen ari eta jokalariak taldea uzteko asmoa du.
-
Jota Peleteiro Eibarren jokatu zuen lehen etapan. Argazkia: EiTB
Jota Peleteirok Eibar utzi nahi du neguko merkatuan. Ez da asko jokatzen ari Eibarren eta klubak ez dio arazorik jarriko beste talde batera joateko. Jokalaria Brentfordek utzita dago, 2017ko ekainaren 30era arte.
Bigarren etapa du Peleteirok talde armaginean. Jokalari garrantzitsua izan zen Eibarrek Lehen Mailara igotzea lortu zuen denboraldian eta Ingalaterrako Brentford taldeak fitxatu zuen. 2016ko urtarrilan itzuli zen utzita Eibarrera, baina denboraldi honetako lehen txanpan ez da minutu asko izaten ari eta taldez aldatu nahi du.
Klub armaginak ez dio Jota Peleteirori taldea uzteko eragozpenik jarriko eta Brentfordekin hitz egin ondoren erabakiko du jokalariak zein izango den bere talde berria.
e talde berria.