Itxi

Eibar

1-0, Las Palmasen aurka

Eibarrek porrot mingarria jaso du azken minutuan

Erredakzioa

Jonathan Vierak penaltiz sartu du partidako gol bakarra norgehiagokako 93. minutuan.

  • Las Palmas-Eibar. Argakia: EFE

    Las Palmasek 1-0 irabazi dio Eibarri. Argazkia: EFE

Eibarrek porrota jaso du Las Palmasen aurka (1-0) Gran Canaria zelaian azken minutuan Jonathan Vierak penaltiz sartutako golari eraginez. Ondorioz, punturik gabe itzuliko talde armagina Euskal Herrira.

Norgehiagoka hobeto hasi du Eibarrek presioa oso goian eginda, eta lehen abisua Pedro Leonek eman du falta jaurtiketa baten bitartez, baina Raul Lizoain atezainak jaurtiketa geratzea lortu du arazoren bat edo besterekin. Las Palmasen erantzuna zazpigarren minutuan etorri da Sergio Araujok zutoinera bidali duen errematearekin. Hiru minutu beranduago Riesgo atezainak ondo geratu du Jonathan Vieraren falta jaurtiketa. Hamabosgarren minututik aurrera Las Palmas izan da baloiaren jabe eta Eibarrek sufritu egin du. Dena den, armaginak sendo ibili dira defentsako lanean. Lehen zatiaren amaieran bi abagune izan ditu Kanariar Uharteetako taldeak, baina ez Vicente Gomezek goleko zuloan, ezta Dani Castellanok 39. minutuan, ez dute Riesgok defendatutako atea zulatzea lortu.

Bigarren zatian partidaren erritmoa motelagoa izan da. Eibarrek izan du lehen abagunea Kike Garciaren jaurtiketa baten bitartez, baina Las Palmaseko defentsak baloia aldentzea lortu du. Norgehiagokako 63. minutuan Asier Riesgo atezainak Las Palmasen gola eragotzi du Araujoren jaurtiketa on bati erantzun bikaina emanda. Ordutik aurrera partida joan-etorrikoa izan da, eta talde batek ere ez du gola sartzeko abagunerik izan. Lehia berdinduta amaituko zela ematen izan duenean, Jorge Mesa lurrera Joan da area barruan eta epaileak Las Palmasen aldeko penaltia adierazi du. Lejeunek penaltia egin du epailearen ustez. Jokaldi eztabaidagarria. Jonathan Vierak egin du jaurtiketa eta garaipena eman dio bere taldeari (1-0).

Fitxa teknikoa:

1. UD Las Palmas: Raul Lizoain; Míchel Macedo, David Garcia, Bigas, Dani Castellano; Roque Mesa; Tana, Vicente Gomez, Jonathan Viera, Prince Boateng (El Zhar, min. 80); eta Araujo (Livaja, min. 71).

0. SD Eibar: Riesgo; Arbilla, Ramis, Lejeune, Antonio Luna; Pedro Leon, Fran Rico (Escalante, min. 86), Dani Garcia, Inui (Bebe, min. 76); Kike Garcia (Adrian, min. 67) eta Sergi Enrich.

Gola: 1-0, min. 94: Jonathan Viera, penaltiz.

Epailea: Carlos del Cerro Grande.

 

rande.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak