Itxi

Eibar

Espanyolen aurka

Puntu bakarra Eibarrentzat, hiru goleko errenta alferrik galduta (3-3)

Agentziak | Erredakzioa

Mendilbarren taldea 0 eta 3 izan da aurretik atsedenaldian, Enrichek, Reyesek (b.a.) eta Kikek egindako holei esker. Baptistaok luzapenean berdindu du, Hernan Perezen eta Piattiren golen ostean.

  • Antonio Luna eta Piatti. Argazkia: Efe.

    Antonio Luna eta Piatti. Argazkia: Efe.

Eibarrek atsedenaldirako irabazita zuen partida galdu du, Cornellan, Espanyolen aurka. Gipuzkoarrak 0 eta 2 jarri dira aurretik lau minututan, baina kataluniarrek ez dute amore eman eta puntu bat salbatzea lortu dute Hernanek, Piattik eta Baptistaok egindako golei esker.

Espanyolek ondo hasi du partida, joko azkarra eta erasokorra eginez, hegaletatik batez ere. Eta gola egiteko aukerak izan ditu, baina ez du asmatu. Eibarrek ere erasoari ekin dio eta azkenean saria izan du, Sergi Enrichek 23. minutuan egindako golarekin.

Lau minutu geroago 0 eta 2 jarri dira aurretik, Diego Reyesek jokaldi inozo batean bere atean gola egin ostean.

Partida hautsita izan da, eta Eibarrek aurkariaren ahultasuna aprobetxatu nahi izan du. Nahi eta lortu. Kikek hirugarrena egin du atsedenaldirako minutu baten faltan.

Bigarren zatian, Espanyol golaren bila atera da. Ekinak saria izan du, eta Hernan Perezek 1 eta 3koa egin du areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez.

Gipuzkoarren aldetik ez da erreakziorik sumatu. Bi goleko aldea zuten oraindik baina Piattik 73.ean 2-3koa egin du eta orduan eibartarrak urduritzen hasi dira.

Kataluniarrek dena eman dute azken minutuan, 10 jokalarirekin geratu diren arren (epaileak bigarren txartel horia atera dio Caicedori). Etxekoen hirugarren gola 90. minutuan iritsi da, Baptistaok sartu du, areaz kanpotik.

 

Fitxa teknikoa

3 - Espanyol: Diego López; Javi López (Aarón, 46. min), Diego Reyes, Demichelis, Víctor Sánchez; Jurado, Marc Roca (Hernán Pérez, 46. min), David López, Piatti (Caicedo, 73. min); Baptistao eta Gerard Moreno.

3 - Eibar: Riesgo; Capa, Lejeune, Ramis, Luna; Pedro León, Rico, Dani García, Inui (Adrián González, 78. min); Sergi Enrich (Rubén Peña, 66. min) eta Kike (Escalante, 88. min).

Golak: 0-1, 23. min: Sergi Enrich; 0-2, 27. min: Diego Reyes (b.a.); 0-3, 44. min: Kike; 1-3, 67. min: Hernán Pérez; 2-3, 73. min: Piatti; 3-3, 90. min: Baptistao.

min: Baptistao.