Itxi

Eibar

7, jardunaldia

Eibarrek merezitako puntua atera du Santiago Bernabeun (1-1)

Agnetziak | Erredakzioa

Armaginek partida ona jokatu dute. Fran Ricok aurretik jarri ditu eibartarrk 5. minutuan. Berdinketa, berriz, Gareth Balek sartu du, 17. minutuan.

Eibarrek puntu bat atera du Bernabeutik, historian lehen aldiz. Real Madrilentzat, berriz, laugarren berdinketa izan da jarraian, horietako hiru ligan. Madrildarrei indarra eta sasoi fisikoa falta izan zaie banakoari aurre egiteko.

Armaginak ezin hobeto aritu dira maila taktikoan, jarrera ausarta izan dute, eta puntu bat lapurtu diete zuriei.

Lehen minutuetan, Mendilibarren taldeak etekina atera dio madrildarren defentsaren ahuleziari. Pedro Leonek baloia erdiratu du eta Fran Ricok baloia Keylor Navasen atean sartu du, buruarekin errematatuz.

Real Madril eskumako hegaletik saiatu da behin eta berriro, baina gola ezkerreko aldetik iritsi da. Cristianoren erdiraketa Balek errematatu du, buruarekin, eta banakoa ezarri du markagailuan.

Atsedenaldiaren ostean, galestarrak izan du, hain zuzen, etxekoen aukerarik argiena, baina bere erremateak zutoina jo du.

Minutuek aurrera egin dute eta azken txanpa oso luzea egin zaie gipuzkoarrei.

Bernabeuko zaleak begi aurrean zutena sintesi ezinik ibili dira, eta azkenean Madril ez da erreakzionatzeko gai izan.

Fitxa teknikoa

1 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane (Nacho, 46. min), Pepe, Danilo; Kroos, Isco (Marco Asensio, 72. min), Kovacic; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema (Morata, 46. min).

1 - Eibar: Riesgo; Capa, Mauro, Lejeune, Luna; Fran Rico, Dani Garcia, Escalante, Pedro León (Adrián, 92. min), Rubén Peña (Bebe, 87. min); eta Sergi Enrich (Kike, 75. min).

Golak: 0-1, 6. min: Fran Rico. 1-1, 17. min: Bale.


t="utf-8">