Itxi

Eibar

Derbia Ipuruan

Eibar garaile, Elustondoren kaleratzeak baldintzatutako derbian (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Hiru puntuak Ipuruan geratu dira Escalantek eta Bebek egindako golei esker. Eibarrek penalti bat huts egin du, eta jokaldi horretan epaileak txartel gorria atera dio Elustondori.

  • Escalante eta Zurutuza. Argazkia: Efe.

    Escalante eta Zurutuza. Argazkia: Efe.

Eibarrek garaipena lortu du Ligako bosgarren jardunaldian Realaren aurka Ipuruan jokatutako derbian (2-0). Neurketako lehen ordu erdia betetzear zela, epaileak Aritz Elustondo kalera bidali du txartel gorria aterata.

23. minutuan, Sanchez Martinezek penaltia adierazi du Elustondok baloia eskuarekin ukitu duelako area barruan. Pedro Leonek jaurti du zigorra, eta baloia gora joan zaio.

Penaltia huts egin duten arren, armaginek norgehiagokaren kontrola hartu dute, Reala jokalari bat gutxiagorekin zegoela aprobetxatuta. Pedro Leonen eta Beberen jokaldiek min handia egin dute donostiarren defentsan.

Eraso horietariko batean, Escalantek egindako pasea Illarramendiren gorputzean jo du eta baloia Rulliren atean sartu da.

Bebek, lasaitasunaren gola

Eibarrek hainbat aukera izan ditu lehen golaren ostean, eta jaun eta jabe izan dira zelaian. Bebek bigarrena egin du, aldaratze bat aprobetxatu eta urruneko jaurtiketa bat eginez.

Azkenean, 2-0 eta hiru puntuak etxean geratu dira.

Fitxa teknika

2 Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Pedro León, Dani García, Escalante (Fran Rico, 84. min), Bebé (Rubén Peña, 78. min); Kike García (Nano, 62. min)eta  Sergi Enrich.

0 Reala: Rulli; Aritz Elustondo, Iñigo Martínez, Raúl Navas, Héctor Hernández; Illarramendi; Markel Bergara, Zurutuza (Zaldua, 46. min); Carlos Vela (Mikel Oyarzabal, 66. min), Willian José (Xabi Prieto, 61. min), eta Juanmi.

Golak: 1-0. 56. min. Escalante; 2-0. 65. min. Bebé.

 

t="utf-8">t="utf-8">