Eibar
Ostiralean, 22:00etan
Eibarrek Gaizka Garitanoren Deportivoren aurka hasiko du Liga
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek garaipen batekin hasi dute beti txapelketa, 2014ko maiatzean Lehen Mailara igo zirenetik.
-
Lucas Perez eta Ander Capa, aurreko partida batean. Argazkia: Efe.
Eibarrek Riazorren emango dio hasiera 2016-17 denboraldiari, Gaizka Garitanok zuzentzen duen Deportivoren aurka. Garitano izan zen, hain zuzen, Eibar Lehen Mailara igo zuena 2014. urtean, klubeko historian lehen aldiz, eta berarekin egin zuten debuta maila gorenean.
Denboraldi-aurrean jokatutako partidetan zortzi fitxaketa berriek taldera egokitzeko aukera izan dute: Rubén Peña (Leganes), Florian Lejeune (Manchester City/Girona), Jordi Calavera (Tarragonako Nastic) –Lugon utzita-, Christian Rivera (Real Oviedo), Pedro León (Getafe), Yoel Rodríguez (Valentzia/Rayo Vallecano), Tiago Manuel Dias Correia 'Bebé' (Benfica/Rayo Vallecano) eta Alejandro Gálvez (Werder Bremen).
Armaginek garaipen batekin hasi dute beti txapelketa, 2014ko maiatzean Lehen Mailara igo zirenetik.
Mendilibarrek bi baja dauzka, lesioengatik: Gorka Escalante argentinarra (aurreko denboraldian pilatutako txartelengatik) eta Florian Lejeune frantziarra (igoera faseko azken partidan kanporatu zuten, Gironarekin jokatzen zuenean). Gainera, Ruben Peñak arazo fisikoak dauzka.
Ustezko hamaikakoak:
Coruñako Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro; Guilherme dos Santos, Pedro Mosquera; Carles Gil edo Çolak, Fayçal Fajr, Bruno Gama; eta Lucas Pérez.
Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez edo Dos Santos, Ramis, Antonio Luna edo David Juncà; Dani García, Rivera, Adrián; Pedro León, Kike García edo Sergi Enrich eta Bebé.
Epailea: Mario Melero López (andaluziarra).
Estadioa: Riazor.
Ordua: 22:00etan.