Eibar
2016-2017. denboraldia
Yoel Rodriguez atezainak Eibarren jokatuko du
Erredakzioa
Valentziatik utzita iritsi da talde armaginera. 27 urte ditu, eta iragan denboraldian Rayo Vallecanon jokatu zuen. Bebe fitxatzea da Eibarren hurrengo helburua.
-
Yoel Rodriguez. Argazkia: EFE
Yoel Rodriguez atezainak Eibarren jokatuko du 2016-2017. denboraldian. EiTBk aurreratu bezala, 27 urteko atezaina talde armagineko jokalaria izango da 2017. urteko ekainaren 30era arte. Valentziak eta Eibarrek ofizial egin dute akordioa.
Valentziatik utzita iritsiko da 27 urteko atezaina. Celtan oso ondo ibili ostean fitxatu zuen Valentziak. Iragan denboraldian Rayo Vallecanon jokatu zuen utzita. Talde armaginak atezaina erosteko aukera izango du denboraldi amaieran
Bestalde, talde armaginak fitxaketa gehiago egin nahi ditu, eta hurrengo helburua Tiago Manuel Dias Correia, Bebe moduan ezaguna, fitxatzea izango da.