Itxi

Eibar

Fitxaketak

Eibarrek Calavera eta Rivera fitxatu ditu, 2019 arte

Agentziak | Erredakzioa

Jordi Calavera Nasticetik dator, eta Christian Rivera, berriz, Oviedotik.

  • Jordi Calavera. Argazkia: @JordiCala14

    Jordi Calavera. Argazkia: @JordiCala14

Eibarrek Jordi Calavera eta Christian Rivera jokalariak fitxatu ditu 2019 arte, biek euren taldeekin (Tarragonako Nastic eta Real Oviedo) zituzten kontratuan amaitu ostean. Eibarrek berak eman du fitxaketen berri, bere webgunean.

"SD Eibarrek Jordi Calavera atzelariaren (20 urtekoa) eta Christian Rivera erdilariaren (18 urtekoa) kontratuak 2019ra arte itxi ditu. Bi jokalariek beren aurreko taldeekiko harremana atzo amaitu zuten (Calavera Tarragonako Nastic-etik dator eta Rivera Real Oviedotik) eta gaurtik aurrera talde armagineko jokalariak dira", adierazi du klubak bere idatzian.

Calaverak bederatzi partida jokatu ditu Nasticekin azken denboraldian, zazpi titular moduan, eta gol bat egin du.

Riverak, berriz, 2015/16 denboraldian egin du debuta Bigarren Mailan, eta 12 neurketa jokatu ditu. Honek ere, gol bakarra sartu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak