Eibar
Eibarrek bederatzi partidatik bat besterik ez dio irabazi Realari
Erredakzioa
Elkarren aurka jokatu dituzten derbietan, balantzea txuri-urdinen aldekoa da, bost garaipenekin, hiru berdinketarekin eta porrot bakarrarekin.
-
Capa eta Carlos Martinez, Eibar-Reala derbi batean. Argazkia: EFE
Eibarrek eta Realak euskal derbia jokatuko dute larunbat honetan, 20:30ean, Ipuruan. BBVA Ligako 33. jardunaldiko partidari dagokion norgehiagoka izango da, eta txuri-urdinak faboritoak dira derbia irabazteko.
Estatistikak Realaren aldekoak dira. Elkarren aurka jokatu dituzten partidetan bost garaipen lortu ditu Realak, hiru aldiz berdinduta bukatu dira norgehiagokak eta Eibarrek behin bakarrik lortu du garaipena, 2014-2015. denboraldian.
Realaren garaipenak maila eta txapelketa ezberdinetan iritsi dira. 1986-1987. denboraldian Realak 4-0eko emaitza orokarrekin irabai zion Eibarri Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketa; 2-0 joaneko partidan eta 0-2, itzulerakoan. Bi taldeek Bigarren Mailan jokatu zutenean, 0-1 irabazi zuen Realak Ipuruan eta berdindu egin zuten Anoetan.
Denboraldiaurrean ere, datuak Realaren aldekoak dira. Txuri-urdinek 1-3 irabazi zuten 2010-2011. denboraldiaurrean eta 3-0eko emaitzarekin lortu zuten garaipena 2012-2013. denboraldiaurrean. Duela hilabate, Ligaren geldialdian, Eibarrek eta Realak jokatu zuten adiskidantzazko partida armaginek irabazi zuten, 2-3ko emaitzarekin.