Eibar
Bana Getafen
Eibarrek puntu bat lortu du, 87. minutuan gola eginda
Agentziak | Erredakzioa
Borja Bastonek bere 17. gola sartu du aurtengo Ligan, eta merezitako puntua eman die armaginei. Gipuzkoarrak atzetik izan dira markagailuan lehen zatiko 8. minututik.
-
Velazquez eta Borja Bastón, partidako golegileak. Argazkia: Efe.
Borja Bastonek partidaren amaieran egindako golak puntu bat eman dio Eibarri Getaferen aurka jokatutako partidan. Getafek, berriz, zuloan jarraitzen du. Inui japoniarra izan da armaginen artean onena.
Lehen 20 minutuetan, madrildarrak hobeak izan dira, eta aukera argiak izan dituzte, baina minutuek aurrera egin ahala, armaginek aurrerapausoa eman dute eta azkenean gipuzkoarrek izan dute neurketaren kontrola.
Baina lehen 20 minutu horietan, Getaferen joko hobeak saria izan du, Emiliano Velazquez zentralak buruarekin egindako golaren bidez. Erdiraketa Sarabiarena izan da.
Mendilibarren taldea esnatu egin da aurkariaren golarekin. Inuik eta Borja Bastonek aukera argiak izan dituzte, baina errematatzerakoan ez dute asmatu. Gauzak horrela, atsedenaldira markagailua kontra dutela iritsi dira, horrelakorik merezi izan gabe.
Bastonen 17. gola
Bigarren zatian, armaginak hobeak izan dira, nabarmen, eta arrisku handia sortu dute Getaferen arean.
Madrildarrek ez dute asmatu Eibarri eusteko orduan eta azkenean Mendilibarrenek gola egin dute. Inuik jokaldi ona egin eta baloia Borja Bastoni eman dio, honek Guaitaren ate barruan maisuki sartzeko. Gol ederra egin du madrildarrak, denboraldi honetan sartzen duen 17. gola da.
Fitxa teknikoa
1 - Getafe: Guaita; Damián Suárez, Cala, Velázquez (Juan Rodríguez, 72. min), Pereira; Wanderson, Lacen, Medrán (Pedro León, 87. min), Sarabia; Stefan (Víctor Rodríguez, 60. min) eta Álvaro.
1 – Eibar: Riesgo; Capa, Mauro Dos Santos, Ramis, Juanca; Dani García, Escalante; Keko (Sergi Enrich, 82. min), Adrían (Peleteiro, 74. min), Inui; eta Borja Bastón (Ansotegi, 92. min).
Goles: 1-0, 8. . min: Velázquez; 1-1, 87. min: Borja Bastón.
: Borja Bastón.