Eibar
Lagapena
Radosevic kroaziarrak Eibarren jokatuko du, utzita
Erredakzioa
Erdilaria da, 21 urte ditu eta 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatuta ditu hainbat partida. Napolitik dator, eta Eibarrek fitxatzeko aukera izango du lagapena amaituta.
Eibarrek Josip Radosevic erdilari kroaziarraren lagapena adostu duela Napolirekin, eta denboraldiaren amaierara arte izango da Ipuruan jokalaria. Eibarrek, baina, fitxatzeko aukera izango du, lagapena amaituta.
Radosevicek 21 urte ditu, 21 urtez azpiko internazionala da eta Rijekan jokatu du azken urte eta erdian, Kroaziako lehen mailan.
Josip Radosevic jugará en SD Eibar cedido del Nápoles hasta final de temporada. Mediocentro croata de 21 años. pic.twitter.com/NtqllaYXzV
— SD Eibar (@SDEibar) enero 31, 2016
t="utf-8">